Características de las Máquinas

Makina-erremintak garatzea eta berauen erabilpena zabaltzea XIX. mendeko lorpena izan da batik bat, baina, egia esan, aspaldi hasi ziren langintza horretan.

Izan ere, makina-erreminten egiturak egurrezkoak izan dira mende askotan zehar. XIX. mendearen hasieran, al-diz, makinei burdinurtu grisezko egitura metalikoak jarri zitzaizkien, eta baita mekanismo zinematikoak ere, makina bakoitzak lan-higidura egokia izan zezan.

Makina-erreminten funtzionatzeko moduari dagokionez, oinarrizko bi higidura-mota daudela esan daiteke: zuzenekoa eta zirkularra. Bi higidura hauek mekanismo nahiko sinpleen bidez lortzen dira, eta makina guztiek lan egiten dute bi higidura mota hauetako bat aplikatuz edo bien arteko nahasketaren bidez.

Makina-erremintek, baldintza normaletan lan egiteko behinik behin, nibelatuta eta zoruari ondo lotuta egon behar dute. Mekanizatu beharreko piezek eta lanerako erremintek ere lotuta egon behar dute.

XIX. mendeko garapen industriala, metalezko piezen fabrikazioan zenbait makina eta lan-prozedura garatuz eta erabiliz lortu ahal izan zen, horrek aurrerapen handia suposatu baitzuen makina, egitura eta osagaien fabrikazioan. Izan ere, itsasontziak, trenak, automobilak, hegazkinak eta edozein motatako makineria, makina-erremintak erabiliz bakarrik fabrika daitezke.

Makina erreminten bidez soilik fabrika daitezke beste makina batzuk eta osagai metalikoak, baina beharbada ezaugarri nabarmenena honako hau izango da: auto-erreproduzitzeko ahalmena duen bakarra dela. Merkatuan dauden makina, osagai eta metalezko produktu guzti-guztiak makina-erremintak erabiliz egindakoak dira.