Pie

Koadroaren behealdean, Lamot jaunaren argazkia dago, obalo batean, ziur aski bere langelan; bertan ikus daitezke liburuak dituen apal bat eta idazmahaia, tintontzi bi eta karpeta bat gainean dituela. Beste aldean, hainbat fusil dituen beste apal bat dago, eta lurrean, berriz, bolborazkoak izan zitezkeen upelak eta eskuzko balantza bat daude.

Horren guztiaren gainean, zinta tixiki batek honako hau dio: "Zorte gutxien dutenen eta zorigaitzean zoriontsuenak direnen izarra". Eta bere argazkiaren bordaduan honako hau adierazten duen esaldia dago: "Beti apaingarri naiz, bata bestearen atzetik datozen ezusteek atzetik jarraitzen badidate ere".

Deskribatu diren inskripzio eta bista horien alboan garai hartako hainbat su-arma daude marraztuta, txinparta- edo suharri-arma deituak, eta baita orduan fabrikatzen ziren arma zuri edo tresnak ere.

Fusil eta karabinetan, argi atzeman daitezke hainbat ezaugarri kanoi, txispa, baketa eta kaxa edo kuleten formetan, baita katua babesten duten hainbat basozainetan ere.

Ber-bera esan daiteke pistolei buruz. Baionetei dagokionez, lau mota ikus daitezke: forma konikoa duen laburra; oinarri zabaleko hirukia, punta zorrotzean amaitzen dena; hiruzpalau ertz dituena; aurrekoaren ezugarri berak dituena, baina askoz ere laburragoa; eta azkenik, luzea, estua eta kanal itxura duena, aurreko mendean izan ziren gatazketan erabili ohi zena.

Gastadoreentzat ziren beste arma zuri eta tresnek ere ezaugarri bereziak dituzte. Forma desberdinetako aizkora eta pikotxak; lantzen puntak; pala eta aitzurrak, eta forma oso berezia duen aihotz mota bat.

Eta koadroaren azpialdean, inprenta-oina izango balitz bezala, mutur batetik bestera doan lerro batek hau adierazten du: "Flandesko Florencio Joseph de Lamotek, lan honen egileak berezko maisutasuna eta ahaleginaz gain teoria eta praktika gehiagorik erabili gabe, bere adimenaz eta zuzendaritzaz agindu zuen lan hau egitea, eta lan hau bezalako beste lanik edo lan honen zatirik izan gabe, ezagutzera eman zuen Madrilen 1757an".

Datu horiek guztiek, eta agian oharkabean alde egin didaten batzuk, osatzen dute José Zameza marrazkilari trebeak armen Soraluzen Lamot jaunaren esanetara egindako lan interesgarri hau.