Edad de Hierro

Burdina sarritan egin izan zuten Brontze Aroan, baina metal bitxi modura erabiltzen zuten, apaingarri gisa. Burdina egiteko teknika oso zaila eta nekeza zen, eta teknika hori k.a. 1400. urte inguruan menperatu zuten erabilpen industrialerako, Medzamor-en, Armeniako Erevan hiriburutik gertu.

Antzinako labeekin arazo bat izaten zuten: minerala egur-ikatzaren bidez berotzean, ezin izaten zen burdina urtzeko besteko tenperaturarik lortu.

Hortaz, tarteka-tarteka tanta solido banaka batzuk lortzen ziren zabor guztiaren artean. Tantak labearen barrenean geratzen ziren, eta horrela pasta moduko masa bat eratzen zen, gero gure burdinoletan agoa deitu zitzaiona. Masa hau berotu eta behin eta berriz kolpekatu behar izaten zen, burdinazko partikulak elkartu arte, alegia, zaborrarengandik banatuta gratzen ziren arte.

Berrehun urte geroago, burdinazko erremintak eta armak erabil zituzten Palestinan, Sirian, Asia Txikian eta Grezian. K.a. 1000. urtean burdinazko aitzurrak, burdinsareak, igitaiak eta labanak erabiltzen ziren. K.a. 700. urtetik aurrera burdinazko aizkorak erabili zituzten , lehenago brontzezkoak edo harrizkoak izan zirenak.

Laztabina k.a. 400. urte inguruan hartu zuten eskutan lehen aldiz. 500. urte inguruan errementariek suhatzak, zenbait mailu mota, puntzoiak eta oso hauspo perfekzionatuak erabiltzen zituzten.

Arkuzko zulagailuari burdinazko barautsak jarri zitzaizkion eta torneaketa ere material bereko hortzez egiten zen. Lortutako garapen teknologikoak arremintak garatzen joateko aukera paregabea esquan zuen, baina arrazoi batzuk direla-eta aukera horri ez citacin behar bezalako etekinik atera Erdi Arora arte.