Taladros

1850ean Joseph Whitworth-ek eraikitako zutabedun zulatzeko makinaren ildo beretik, fabrikatzaile ingeles batzuek modelo berriak sortu zituzten, hobekuntza batzuk eginez.

1860. urteko bi modelo ezagutzen ditugu, Sharp, Stewart & Co.-k eta Smith & Coventry-k egindakoak, torlojo bidezko mahaia altxagarria zutenak. P. Fairbairn & Co. fabrikatzaile ingelesak mahai altxagarridun zulatzeko makina eraiki zuen, torlojo amaigabe, koroa, eta kremaileradun sistema bat erabiliz, alegia.

Pieza handien eta pisutsuen zulaketari soluzioa aurkitu behar zitzaiola eta, zulatzeko makina erradiala sortu zen.

Decoster-ek 1848an zulatzeko makina mota berria diseinatu zuen, paretari adosatua: trasnmisiozko eragingailua zuen, lau abiadurarentzako polea mailakatua ere bai, eta baita eskuzko desplazamendu bertikala eta horizontala ere, biradera eta torlojo bidezkoa.

1857an Sharp, Roberts & Co.-k zulatzeko makina erradial bat instalatu zuen Frantzian, Orleansko tren-konpainiakoa tailerretan: Decoster-ek diseinatutako makinaren antzeko ezaugarriak zituen.

1860an Smith & Coventry-k zulatzeko makina erradial berezia eraiki zuen: beso horizontal biragarria zeukan, besoa, berriz, zutabe baten gora eta behera desplaza zitekeen orga bati lotuta zihoan; era berean, zutabea oinarri pieza-etxe artekatu bati torlojoz lotuta zihoan.

Armak masiboki fabrikatzeko beharraren aurrean, J. Masonek ardatz aniztun zulatzeko makina diseinatu zuen.

1876. urtean Vales Aldrich amerikarrak, Dayton Machine Co. enpresakoak, eskuz eragiteko zulatzeko makina patentatu zuen, eta horixe izan zen geroago errementalde-gietan erabili ziren makina-ereduen oinarria; horrexegatik deitzen zaio errementarien zulatzeko makina.

Amerikarrek eta ingelesek, besteak beste Fredk, Pollard & Co.(Corona), National Automatic Tool (Natco) eta W.F. & J.Barness Co. enpresek, zutabedun zulatzeko makinen arkitektura estilizatu zuten, eta hobekuntzak burutu zituzten: besteak beste, ardatz erreminta-etxeari aitzinapen automatikoa jartzea, eta makinari pinoi eta kremailerazko mekanismodun mahai pieza-etxe altxagarria ipintzea.

Mota eta ahalmen ezberdinetako zulatzeko makinak fabrikatu ziren, eta XIX. Mendearen amaiera aldera garapen ?maila handienera iritsi zen.

1921ean, hirurak ados jarrita, Ciaranek enpresa utzi zuen eta, ondorioz, Estarta y Ecenarro sozietatea sortu zen. Zulatzeko makina gama osoa fabrikatu zuten, honako modelo hau barne: 50 mm-ko diametroko barautsarekin zuloak egiteko makina, zortzi biraketa-abiadura zituena, eta aitzinapena eskuzkoa nahiz automatikoa zuena.

XX. mendearen hasieran zulatzeko makina erradialak garapen-maila handia izatera iritsi ziren. Baina, nolanahi ere, zutabe zilindrikoa geroago ezarri zitzaien.

Eibarko arma-enpresek, Victor Sarasquetak besteak beste, Pratt & Whitney enpresa alemaniarraren ardatz aniztun zulatzeko makina modernoak erabili zituzten.