Energía y su desarrollo

Arkua eta jaurtitzeko lantza dira historiaurrean erabili diren asmakuntzarik garrantzitsuenak. Arkua izan zen energia almazenatzeko lehen asmakuntza, eta lantza gizakiaren besoari palanka-printzipioa aplikatzeko lehen urratsa, Arkimedesek (K. a. 287-223) urte batzuk geroago garatu zuen teoriaren arabera, behinik behin.

Mesopotamian eta Nilo haranean gizakiak animaliak hezitzen ikasi zuen K. a. 3000 urte inguruan; goldea izan zen gizakiak bere gorputzeko giharrez aparte energia erabiltzeko sortu zuen lehen modua. Bela-untziak Egipton erabili ziren K. a. 3000. urte inguruan. Aleak bi harri borobilen artean ehotzeko sistema (harri bietako bat biratzen zen eskuzko eragintzaz) K. a. 600 urtean asmatu zen, eta aurrerapen handia izan zen aulki-errota zaharrarekin alderatuz.

Mende bat geroago, astoz eragindako pertika baten bitartez birarazi zen errota, eta ura altxatzeko gurpila martxan jarri zen. XII. mende inguruan haize-errotak erabiltzen hasi ziren.

Gurpil hidraulikoa asmatzea aurrerapauso handia izan zen. Mende askotan zehar zerealak ehotzeko bakarrik erabili zen, baina gero energia-sistema nagusi izatera iritsi zen.

Hasiera batean gurpila horizontalki biratzen zen, baina K. a. I. mende bukaeran Vitruvio injineru erromatarrak gurpil bertikala asmatu zuen (ardatz horizontalarekin batera biratzen zena), eta probetxu handia atera zitzaion burdinoletan eta beste erabilpen industrial batzuetan.

Denis Papin-ek hasierako lurrin-makina asmatzea eta Newcomen-ek praktikan erabiltzea industri iraultzaren garaiko gertakizunik garrantzitsuenak izan ziren, dudarik gabe.

Della Porta, Worcesterko markesa, Savery eta beste askoren esperimentuen ondoren, azkenean James Watt-en behin-betiko lurrin-makina sortu zen. Newcomen-en makina arrakastatsua izan zen. Izan ere, 1729. urte inguruan Europako hainbat herrialdetan erabiltzen zen. 1778an 70 makina baino gehiago zeuden Cornwall-en, eta handik denbora gutxira ehun bat martxan ari ziren Ingalaterra iparraldean.

XVIII. mendera arte gizakiak honako energia-iturri hauek bakarrik zituen: gizakiaren berezko indarra, gurdi-abereen indarra, haize-errotena eta gurpil hidraulikoarena.

1769an James Watt-ek eragintza sinpledun lurrin-makina batentzako patentea lortu zuen. 1776an eraikitako lehen bi makinak salgai jarri zituen Boulton eta John Wilkinson-en laguntzarekin, 1776an eraikitako lehen bi makinak salgai jarri zituen.

Efektu bikoitzeko lehen makina 1782an eraiki zen. Honako elementu hauek jarri zizkion, hurrenez hurren: paralelogramoa, biradera, indar zentrifugoaren erregulatzailea eta higidura linealaren biraketa ? higidura bilakatzeko mekanismoa

Faraday-k motor elektrikoaren oinarrizko printzipioak deskubritu zituen 1821ean, eta dinamoarenak 1831an. Pixii eta Clark-en makinetan oinarrituz (1832koak), dinamoa berrogeita hamar urtetan zehar garatu zuten zenbait ikerlek.

1857an Werner Siemens-ek perfekzionatu egin zituen makinok. Eta 1870ean Gramme-ren dinamo zirkularra iritsi zen, sorgailuak edo generadoreak eraikitze bidean pauso bat aurrera eginez.

Tesla-ren sorgailu polifasikoaren sistema bidez, energia elektrikoa industrian erabili ahan izan zen 1887an. Korronte zuzeneko motorrak (eskala txikian erabili baziren ere) eta korronte alternozkoak arrakasta handia izan zuten. 1900. urte inguruan motor elektrikoek uhal bidezko transmisio-sistema ordezkatu zuten.

Petrolioa 1859an aurkitu zen kantitate handitan pensilvanian, eta honek gasolina eta diesel motorrak asmatzeko bidea ireki zuen.

1867an Otto-ren gas-motorra oso aurkikuntza garrantzitsua izan zan berez, baina gainera urrats inportantea izan zen gasolina eta gasoleo motorrak sortzeko orduan. Diesel-motorra Rudolf Diesel-ek patentatu zuen 1892an, bide batez olio-makina lurrin-makina baino eraginkorragoa izan zitekeela frogatuz.

Gasolina-motorrak eraikitzeko lehen saiakerak 1864an egin ziren, eta Karl Benz-ek eraiki zuenak nahikoa garantiza izan zuen.

1889an Daimler-ek automobilentzako motor berezia eta eraiki zuen.