Edad de Piedra

Harri Aroko gizakiek era askotako erremintak egiten eta erabiltzen ikasi suten. Tresna horiek ezinbestekoak izan ziren euren garapenerako eta biziraupenerako. Izan ere, hankak eta eskuak bakarrik erabilita ez zuten naturaren kontra borrokatzeko aukera handiegirik. Hasiera batean harriak eta harri zatiak erabiliko zituzten seguraski, berez apurtuta aurkitu zituztenak.

Baina adimena garatu ahala gauza batez ohartu ziren: bizi-baldintza gogorrak kontuan hartuta, apurtutako harri soilarekin ez zutela nahikoa euren beharrak asetzeko.

Une hartan jarri zen martxan lehenengo prozesu teknologikoa. Eskura zituzten harri mota ezberdinak aukeratzen eta sailkatzen hasi ziren, eta harri bakoitza funtzio konkretu baterako prestatu zuten.

Aurrerapen ikaragarria izan zen aizkora asmatzea, tresna hori prozesu askotan erabili baitzuten: ebakitzeko, karraskatzeko eta zulatzeko.

Era horretan, gizakiak harriaren tailaketa deskubritu eta hobetu zuen poliki-poliki, eta harriak kolpekatuz silexezko erremintak edo lanabesak egin zituen: labanak, zerrak, orrazi okerrak, zizelak, arraspak, mailuak, zulagailu edo daratuluak , lantzak, eta abar.

Eskuzko aiskora eta silexezko labana ziren, funtsean, ebaketa-tresna guztien oinarria, eta gaur egungoak ere ideia beraren inguruko aldaerak besterik ez dira.

Erreminta hauen bitartez, euren esku makalez egin ezin zituzten operazioak eta manipulazioak egin ahal izan zituzten, eta hasieran planteatutako arazoari soluzioa aurkitu citacin. Mendetan zehar, erreminta izan zen gizakiaren eskuaren luzapena, hain zuzen ere makina asmatu zen arte. Makinak, erreminta erabiltzen lagundu zion gizakiari. Bestalde, aurrerapen handia izan zen erreminta asko eta asko erabili ahal izatea zurezko edo hezurrezko kirten batean erretxinen bidez lotuta.