Urratzeko Makinak

Gaur egungo artezketa-operazioek antzinako prozesuetan dute euren jatorria, erreminta ebakitzaileak zorrozteko, leuntzeko eta metalakdistirazteko operazioetan hain zuzen. Harri estatikoak eta eskuzkoak izan ziren zorrozketan erabilitako aurreneko urraketa-prozedurak.

Harri estatikoen kasuan (normalki hareharria izaten zen), gizakiak erreminta bere eskuez jartzen zuen harrian, eta kasu bakoitzean komenizaitzaion eran mugitzen zuen erreminta. Beste prozedura bat eskuz zorrozteko harriena (zorroztarriena) da, eta, adibidez, segak zorrozteko erabiltzen ziren.

K.a. 600. urtean aurreneko harri birakariak jarri ziren funtzionamenduan: egurrezko hanken edo egituren gaineko ardatzhorizontalean muntatuta zeuden, eta eskuz edo hankaz eragiten zitzaien, biradera baten laguntzaz.

XV. mendean, pedala zurtoinarekin eta bielarekin konbinatu zen: lehendabizi zorroztarriei jarri zitzaien, azpil baten edo ur-depositu batengainean muntatuta. Indar hidraulikoz ere higitu izan ziren zorroztarriak, eta XVIII. mendetik aurrera lurrin-makina bidez.

XVIII. mendeanmetalak leuntzeko urratzaile naturalak erabili ziren, ale xehe bihurtuta, paperari edo telari itsasteko. Metodo honi azkenean lixa-papera jarri zitzaion izena, katuarraina deituriko arrainaren azalaren oroimenez. Izan ere, arrain horren azalak lixa du izena, eta egurrezko itsasuntziak lixatzeko erabiltzen zen. Hala ere, hasiera batean armak garbitzeko papera deitzen zitzaion, helburu horrekin sortu baitzen.

Aurreneko zorroztarriak egiteko esmeril naturala erabili zen; aipagarria da Naxos-koa. 1834an urratzeko makinen patenteak erregistratu ziren EEBBetan. Urte gutxi batzuk geroago, 1838an, Nasmyth & Gaskell Co.-k eta James Whitelaw-k burdinurtuzko piezei bizarrak kentzeko makinak sortu zituzten.

Ondoren, piezei bizarrak kentzeko eta piezak leuntzeko buruen fabrikazioak oso azkar eboluzionatu zuen. 1864an, Eibarko Orbea Hermanos izan zen leunketa mekanikoaren teknika bereganatu zuen lehen enpresa Estatuan. Leunketa-operazioetarako esmerilez inpregnatutako poleak erabiltzen zituen, eta distirazketa-operazioetarako eskuilak; Urkusuako bere errotan energia hidraulikoz biraka zebiltzan buruetan muntatuta zihoazten.

1845. urte inguruan lehen zorroztarri artifizialak fabrikatu ziren, 25 metro segundoko abiadura lortuz. Une horretan oso garbi bereiztuziren urratzaileekin burututako operazioak, eta honako hauek ziren: bizar-kentzea, leunketa, zorrozketa eta artezketa.

Pieza zilindrikoakartezteko hasiera batean tornua erabili zen, luzetarako orgari buru harri-etxea egokituz (wihgted grinding lathe).

1870. urtean, F. G.Kreutzberger-ek fresak zorrozteko lehendabiziko makina eraiki zuen, eta J. Norton Poole-k zilindroak artezteko makina zentrogabea diseinatu zuen.

Landis Tool Co. enpresak artezteko makina zilindrikoa eraiki zuen. Hona hemen bere ezaugarriak: luzetarako higidura buru harri-etxearen desplazamendu bidez lortzen zen, eta mahaia angularki bira zitekeen.

1875ean Brown & Sharpe-k "orokorra" deituriko makina diseinatu eta fabrikatu zuen, baina ez zuen ezaugarri hori lortu 1880an barne-artezketarako dispositiboa ezarri zitzaion arte. Azal lauak artezteko hasiera batean erabili zen soluziobidea arrabotatzeko zubi-makinei buru harri-etxeak jartzea izan zen. Ondoren, 1880an, Brown & Sharpe-kazal lauak artezteko makina txiki bat eraiki zuen, eta 1887an artezteko zubi-makina bat.

1893an, Acheson-ek carburondum-a eta aglomeratzaile berriak deskubritu zituenean, 48 metro segundoko abiadura periferikoa lortzen zuten harriak egin ziren. Hura izan zen industri-aro berri baten hasiera.

Automobil industriak artezteko makina berriak eskatzen zituen etengabe, eta horrela sortu ziren artezteko makina zilindrikoak, barnetarakoak eta azal lauak artezteko makinak. Makina hauek enpresa amerikarrek eta europarrek egin Norton, Landis, Heald, Churchill, Schmaltz, Cincinnati, eta abarrek.