Patxi Aldabaldetrecu
Museoaren sorkuntzan egindako lanarengandik esker onez, areto hau gure lehen lehendakaria eta makina-erremintaren historiaren zabaltzaile sutsua izan zen Patxi Aldabaldetrecuri eskaini diogu.
Patxi Aldabaldetrecu 2002ko martxoaren 10ean hil zen.

Lehenengo ikasketak Deban egin ostean, Patxi Aldabaldetrecu Saiz (1930ean jaioa) Eibarko Armeria Eskolan eta Eibar aldeko industrian trebatu zen profesionalki. Makina-erremintaren alorreko bi enpresatan lan egin ondoren, Eibarko Orbea enpresan hasi zen: makina-erremintak, bizikletak, ziklomotoreak eta galdaketa-lanak egiten zituzten.
1962an, Orbea-ko zuzendari tekniko eta produkzio-zuzendari zela, Acme-Deva enpresa sortzeko lanetan parte hartu zuen Grupo ACMEren babesarekin. 1969. urtera arte Acme-Deva enpresako titular eta gerente izan zen. Acme-Deva enpresa, urte hartan bertan, Eguzki eta Danobat-ekin fusionatu zen eta handik Danobat Soc. Coop. enpresa eratu zen. 1972an Soraluce enpresan hasi zen lanean eta gerentzia lanak egin zituen 1980ra arte.
1980an makina-erremintaren arloko Debako enpresa-taldearen sortzaileetariko bat izan zen, eta ondoren bere gain hartu zuen zuzendari nagusi kargua. 1985ean Ideko ikerketa zentroa sortzeko eta martxan jartzeko enkargua jaso zuen. Gauzak honela, Ideko-ko zuzendaritza hartu zuen eta Debako-ko zuzendari nagusi laguntzaile lanetan jarraitu zuen 1995era arte, erretiratu zen arte, alegia. Espainiako Makina Erreminta Fabrikatzaileen Elkarteko (AFM) lehendakari izan zen bi alditan: 1979tik 1985era eta 1992tik 1995era.
Hainbat artikulu tekniko eta historiko argitaratu ditu. 1970ean Monreal de Deva izeneko monografia argitaratu zuen eta Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalak antolatutako Pueblos de Guipúzcoa lehiaketan saritu zuten. 1975ean, berriz, Euskal Kosta Nuklearra liburua argitaratu zuen José Ramón Recalde eta Carmelo Urdangarinekin batera. 1983an beste liburu bat argitaratu zuen Carmelo Urdangarinekin elkarlanean: Historia Técnica y Económica de la Máquina-Herramienta.
Makina-erremintaren museoaren lehendakaria izanik, Makinak eta gizakiak, gida historikoa liburua argitaratu zuen, egile-eskubide oro Fundazioari emanez.
