Mekanizazio Tailerra
MEKANIZAZIO TAILERRA
"Mekanizazio tailerra" osatzen duen erdiko nabeak bi isurkiko estalkia du, estalki hori zurezko zertxek sostengatzen dutelarik. Horietatik euskarriak eta poleadun transmisio ardatzak zintzilik daude.

Transmisio sistema hau 1.500 b/min eta 3,5 ZPko motore elektriko batek osatzen du eta ardatz zentralarekin lotzen duen uhal batez eta transmisio sistema beraren bitartez bigarren mailako beste bi ardatzekin komunikaturik dagoelarik, mugimendua transmititzen du, hartara akoplamendu, polea eta uhalak erabiliz.
Sistema honen bitartez ikus daiteke nola makina talde batek gure aitona-amonen garaian bezala lan egiten duen.
