Fundazioa
Fundación Museo de Máquina-Herramienta - Makina-Erremintaren Museo Fundazioa izena duen eta pribatua den pertsona juridikoan ondorengoak daude indarrean: Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko 12/94 Legea, garapen erregelamendua, Estatutu Funtzionala, eta Patronatuak horien garapen eta interpretaziorako onartzen dituen arauak eta baita aplikatu daitezkeen beste legezko xedapen batzuk ere.
Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde iraunkorra da eta bere helburuak betetzeko, gizartearen zerbitzurako museoa eta horren garapena sustatzen ditu. Publikoarentzat zabalik dago eta gizakiaren eta bere inguruneko testigantza eta materialak bilatzen ditu, horiek eskuratu, kontserbatu, erakutsi eta zabaldu egiten dituelarik, ikerketa, hezkuntza eta aisia helburu izanik.
Makina-Erremintaren Museoaren edukia historikoa eta teknologikoa da. Makina-erremintaren garapena eta eboluzioa plasmatzen ditu eta baita horrek eremu sozio-ekonomiko eta kulturalean duen inplikazioa, bereziki, esparru euskaldunari dagokionez.
Fundazioaren helburuak eta xedeak ondorengoak dira:
- Makina-erremintarekin erlazionatutako ondare industriala berreskuratu eta kontserbatzea.
- Eboluzio teknologikoa erakusteko baliabide didaktiko gisa baliagarri izatea.
- Dokumentazio zerbitzu bat martxan jartzea, iraganeko herentzia bilduz, makina-erremintaren sektorearen etorkizuneko garapen teknologikoa errazteko.
