San Anton egunean Makina Erremintaren Museoak ateak irekiko ditu "tradiziozko ogibideen" jardunaldiarekin
2007-01-05 ¦ edurne bilbao
Datorren urtarrilaren 17an, Elgoibarko San Anton jai eguna dela eta, herritarrentzat irekitako jardunaldi berezi bat antolatu du Makina Erremintaren Museoak
Goiz partean egingo den jardunaldian (10.00-14.00 bitartean) zuzenean ikusi ahal izango dira XX. mende hasieran ekoiztutako makinetan egindako ariketak, eta armagintzako artisaua, errementaria, eta abarrak lanean. Horretarako Museoko arduradunek adituak diren pertsonak gonbidatu ditu erakusketa errealeko saio honetara.
Jardunaldia irekia izango da herritar guztientzat eta Museoa bisitatu nahi dutenentzat. Bertaratuko direnentzat hamarretakoa salda-txorixoa egongo da.
Informazio gehiago Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan: 943 74 84 56 edo IMHn 943 74 41 32 (Leire Alberdi).

