Makina Erremintaren Museoak
2010-06-13 ¦ museo
Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoaren artean geografikoki kokapen pribilegiatua duen bailara da Debabarrena. Euskal Herriko hiru hiruburuarekin distantzia bera izanik, euskal geografiaren aurkikuntzarako abiapuntu ezinhobea da.
Makina-Erremintaren Museoak olagizonak, forjariak eta Elgoibarko egileak omendu nahi ditu, horiek erein eta hazi zutelako burdinaren industria. Lehen bezala, orain ere, gure herriaren lan jardueraren zaitirik handiena hartu eta denok onartzen diogun maila gorena lortu dituelako burdinaren indutsriak.
Eraikuntzan "1900 tailer mekanizatua", "Errementeria" eta erakusketa-gela eta dibulgazio-gela nabarmentzen dira. Industriaren eboluzio teknologikoa erapedagokgikoan eta dibulgatzailean azaltzen da. Bertan dauden makinak mugimenduan izanik, modu bakarrean aurkezten dira, fabrikazio prozesuak, deskribapen teknikoak eta mekanizazio adibide praktikoak. Gainera, belaunaldi gazteeri fabrikazio mekanikoan erabilitako prozesuen jatorri eta eboluzioa modu didaktikoan erakusteko ere balio du.

