« Itzuli albistegira

Ruhr 2010: Makina Erremintaren Museoak Fernando Calleja margolari-eskulturgilearekin Alemaniako Oberhauseneko Feuerlander erakusketan parte hartuko du

2010-07-21  ¦  museo

FEUERLÄNDER - REGIONS OF VULCAN

Ruhr Arroa Europear Batasunak "EUROPAKO 2010 ESKUALDE KULTURAL" izendatu du. Hau dela eta antolatutako ekintza ugarien artean Oberhauseneko LVR INDUSTRIEMUSEUMak uztailak 25 eta azaroaren 28 bitartean meatzaritza eta burdingintzarekin erlazionatutako pintura erakusketa dago. Erakusketa honetan 20 herrialde desberdinetako artelan eta bildumak izando dira ikusgai. Hauetako 26 lan museoetako lanak dira: Greensburgeko (Pennsylvania) WESTMORELAND MUSEUM OF AMERICAN ART, Londreseko IMPERIAL WAR MUSEUM, DEUTSCHE BANK of THYSSEN KRUPP museoetako lana daudelarik besteak beste.

Espainiari dagokionez, aukeratutako artista bakarra, Bilboko FERNANDO CALLEJA GORDOBIL eskulturgile – margolaria izan da. Fernandok formatu handiko bi lanekin parte hartuko du Elgoibarko MAKINA ERREMINTAREN MUSEOaren laguntzarekin.

Erakusketa honetan izango diren artelanen artean ALBRECHT DURER, CLAUDE MONET, VICENT VAN GOGH eta abarren lanak aipatu daitezke.

www.feuerlaender.lvr.de/ausstellung/leihgeber.htm