« Itzuli albistegira

Industria-ondarea berreskuratzea

2010-08-31  ¦  museo

Ingurune kulturala: Museoaren inguruan tinkatzeko makina ikusgai.

JATORRIA: ARANA ANAIAK EMANDA (ZORNOTZA)

Tinkaketa esaten zaio totxo, pletina eta abarrei normalki beroan burutzen zaien eragiketa bati. TINKATZEKO MAKINAK: helburua euren sekzioa handitzea izaten da, mailukatuz edo punta zanpatuz, luzera txikitzen zaielarik. Antzinako eskuzko sistema perfekzionatze aldera, errementerietan tinkaketarako bereziki eraikitako makinak erabili dira nagusiki.

Makina hauek mahai bat izaten zuten, eta pieza oratzeko bi baraila pare kokatuta egoten ziren mahaian. Pieza, berriz, aurrez tenperatura egokian berotuta egoten zen. Baraila pareetako batek aitzinapen-higidura izaten zuen, hain zuzen ere pieza eskuz presionatzeko bolante bati eraginda eta engranaje sortazko erredukzio-sistema bi-dez.