« Itzuli albistegira

Industria-ondarea berreskuratzea

2010-10-06  ¦  museoa

Ingurune kulturala: Museoaren inguruan kurbatzeko makina ikusga

JATORRIA: ARANA ANAIAK EMANDA (ZORNOTZA)

KURBATZEKO MAKINA: xafla edo txapa kurbatzeko ijezketa-zilindroak erabiltzen dira, eta zilindro horien bidez metal-xaflei eman nahi zaien forma zilindrikoa ematen zaie.

Kurbatzeko makinen atal nagusia hiru zilindro edo arrabolez osatuta dago: xafla bi zilindroren artean sartzen da eta hirugarrenak desbideratu egiten du.

Lehendabiziko kurbatzeko makinen funtzioa zumitzak eta pletinak kurbatzea izan zen. Biradera bati eragiten zitzaion eskuz, eta engranaje erreduzitzaile sorta baten bidez zilindroak birarazten ziren. Tinkaketa esaten zaio totxo, pletina eta abarrei normalki beroan burutzen zaien eragiketa bati.

T