« Itzuli albistegira

ERAKUSKETA "Burdinoletatik makina -erremintara"

2011-05-26  ¦  Museoa

Burdinoletatik makina - erremintara (Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan Altzola Dorretxea)

2011ko ekainaren 10etik 25era (Astelehenetik larunbatera: 19:00 etatik 21:00etara)

Elgoibarko olagizon, forjari eta egileen oroimenez, burdinaren industriaren arrastoa ireki eta finkatu baitzuten. Burdinaren industriak, orain ere lehen bezalaxe, gure herriko lan-jarduera bereganatzen du eta, gaur egun, denok dakigunez, goi-mailakoa eta nazioartean ezaguna da.

Erakusketa honekin, gure industriako ehunka gizon gogorarazi nahi izan ditugu: bostehun urte inguru, etengabe, Euskadiko armaginen eskualdean jardun zuten langileak, enpresariak eta industria-jarduera horrekin lotutako beste batzuk. Gainera, burdinoletatik makina-erremintara izeneko erakusketarakin, gure ustez gaur egungo industriaren zutabe eta aurrekarietako bat denaren ideia orokorra eman nahi izan dugu, denak lotura baitu. Hortaz, atsotitz hau erabil daiteke: nora goazen jakiteko, komeni da nondik gatozen jakitea.