Zerbitzuak
Museo kontzeptu berri bat eskaintzen dugu, bertan egin daitezkeen jarduera ezberdinak kontutan izanik, programa ezberdinak garatuz.
Xede nagusia makina-erremintarekin zerikusia duen ondarea berreskuratzea eta mantentzea da.
Makinen berreskuratzea
Partikularrentzako, enpresentzako eta erakundeentzako berriztapen lanak egiten ditugu, Museoan ikus daitezkeen eta bertan berrerabiliak izan diren makina-eredu ezberdinez baliatuz, makinekin espazio industrialak apaintzeko.
Erremintariaren daratulua Soraluce (Osintxu-Bergara) enpresaren sarreran
Espazioen erabilpena
Espazioen erabilpena: Produktuen aurkezpena, koktel-ospakizunak, enpresen bilerak, ikastaroak, etab.
